XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Champlain-go Samuel.

Le Havre itsas portua dagoen tokitik kilometro batzu hegoaldera aurkitzen da Honfleur kaia, Mantxa-ko Urbideak duen ahoan Sena Hibaiak eratzen duen badia bikainaren babesean kokatua den toki polita.

Le Havre trafiko handiko portu zantarra den bezala, Honfleur kai txiki bat duzu, gaboteri txikiko eta behe arrantzorako diren untziei babes ematen diena.

Honfleur-ko kai hori, arrantzo lan urriagatik edo kasik untzirik gabe dagoen hori, garrantzi handienekoa izan zen XVII-XVIII mendeetan.

Iparamerikar kontinentea esploratzen eta larru salerosketan bete-betean sartua zegoen Frantzia, Honfleur portutik atera ohi ziren ia untzi espedizio gehienak.

Itsasoz harunzaldetik ekarri ohi ziren larruen merkatu zentro txit bizia zen Honfleur hori.

1603ko martxoaren 15ean, udaberriaren hurbiltasunez Atlantiko-ko haize xuriek bareago diren sasoian, alegia, untzi aldra bat atera zen Honfleur-tik.

Bi helburu zituen espedizioak: komertziala, batetik, zientifikoa bestetik.

Espedizio hartan goidura handiko untzi bakar bat zihoan; helburu hau zuten: Terranova, Nueva Frantzia, eta Acadia izeneko lurraldeak ikertu behar zituzten.

Izen hori Canada eta Eskozia Berriko lurraldeek Frantzia-ren mendean ziren garaian hartu zutena dugu.

Bestaldetik, larrubiltzaileentzat base berriak esploratzeko asmotan zihoan espedizio hartan Champlain-go Samuel.

Hogeitamar urteko gazte hori, eta esperientzi handiko itsasgizon ezaguna zen.

Arrantzo untzi bateko patroia zen bere aita, eta berarekin atera ohi zen oso gaztetatik itsasora.

Itsasotik kanpo, alabaina, lehorrean alegia ez zuen ezeren esperientziarik, mariñel honek Frantzia-ko koroarentzat lurralde berriak idorotzea zen haren asmo bakarra.

Hogue-ko Lurmuturra ezkerraldera uzten zuelarik, Cherburgo hiria dagoen kostan alegia, bai Urbidetik barna bai ozeanotik zehar egin zuten zehar ibilia oztopo handiagorik gabe burutu zuten, sasoiko eguraldi ona zutela lagun.

Samuel de Champlain-en erretratuetariko bat; Canadako barne lurraldeetako lehen kolonien sortzailea.